XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Genovevaren alfer gastuak.

Zergatik erosi pentsua belarra nahi adina edukita?

Ezinezkoa zen, Genovevak ez dirudi dirua derizkionetan gastatzen dutenetakoa.

Eta jakina, ez eta izan ere.

Zuen pentsua dela eta, ederki zuritzen ditu Chevroletaren joan-etorri eta abarrak!

- Orduan, etxe hau... -hasi nintzen begiak arrozaren txuritik kendu eta La Vache zegoen tokira begiratuz.

Kopeta kiskaltzen neukala iruditzen zitzaidan, ezin nuela lojikaz areago pentsatu.

Esaldia Setatsuak buka zezan nahi nuen.

Baina alferrik, berak ez zion ekiten, niri zegokidan osatzeko lana.

Eta bitarte guztian, gurpilari libratutako lokatz izpiak iristen zitzaizkidan: gerra izan zela haran hartan, afusilatu egin zutela Genovevaren gizona, La Vachek esaten zuen bezala gerra ez zela artean bukalu, Antiaju Berdek Balantzategi zaintzen zuela hortzaundien bitartez, zaldiak gauez jaisten zirela beren kargamendua hartzera, eta noizean behin bakarrik, gau jakinetan.

Azkenean, izpi guzti haiekin lokatz figura bat lortu nuen, esaldi bat, egia bat:

- Oraindik errenditu ez den ejerzitoaren almazena da Balantzategi!

Ezin izan nuen gehiago.

Lojikaz pentsatzeak emandako nekearekin, zerraldo erori eta lo gelditu nintzen arrozaren ganbela aurrean.

Handik bospasei ordutara, begiak zabaldu eta La Vache ikusi nuen ondoan.

- Ikusi al duzu hemen dagoena? -galdetu nion.

- Bai, ikusi dut arroza dagoela.

Baina lasai. Aurkitu al zenuen abioia erori zen tokia?